Zinema absurdua, babesteko balio ez duten asilo-prozedura absurduei buruzkoa. Sentimentaltasun paternalistarik gabeko umorezko erretratua. Siriako errefuxiatu baten eguneroko bizitzari buruzko film samurra eta surrealista da; Finlandiako herrialdeak ezetz esaten dio, baina, finlandiarrek, baietz.

El Salvadorreko, Hondurasko eta Guatemalako paperik gabeko emakumeen migrazio-bidaia lazgarriari buruzko dokumentala. "Haiek ez zuten muga zeharkatu, lagun; mugak haiek zeharkatu zituen". Emakumeen testigantzen bidez, filmak Mexiko eta AEBen arteko iparraldeko mugaraino doan migrazioaren gordintasuna kontatzen du. Hala, ibilbide osoan emakume horien bizitzak zeharkatzen dituzten indarkeria anitzak azaltzen ditu; gehienak, indarkeria fisikoak eta sexualak. Indarkeriak horiek migratzera behartzen dituzte, AEBetarainoko bide osoan mehatxatzen eta erasotzen dituzte, eta, behin helmugara iritsita, zelatan jarraitzen diete, indarkeria sotilagoen forma hartuta, baina, berdin-berdin, haien oinarrizko giza eskubideak urratuz.

Ablaziotik ihes egiten dutenak babesten dituen artilezko kordoi baten tradizioa. Afrikaren lezioa Mendebaldeari, asilo-eskubidearen arloan. Espainiako Estatuak asilo-eskaeren %5 baino ez zuen onartu 2019an. Hor sartu al ziren mutilazio genitalaren beldurragatik ihes egiten zutenen eskaerak?

2027. urtean koatzen den distopia, etorkizunean giza arrazaren salbazioa emakume errefuxiatu baten biziraupenaren mende egongo den mundu bati buruzkoa Goiz triste bat da. Erreskate itsasontzi bat, Giza Proiektua izenekoa, munduan lekurik ez duten "legez kanpoko" etorkinentzako babesleku klandestino bakarra da. Ezinbesteko filma da; inork nahiko ez lukeen etorkizunaren ispiluaren aurrean jartzen gaitu.