CIE baten (asilo-eskatzaileak atxilotzeko zentro bat) irudiak, gobernuak argitara eman nahi ez zituenak. Telesail hau: atzerritarrak atxilotzeko Australiako zentro bati buruzkoa da, Espainiako Estatuko CIEekin (atzerritarrentzako zentro itxia) parekatu daiteke, eta erakusten du eskubideak etorkinen atxilotze zentroen atarian geratzen direla, han zein hemen.

Europako Gobernuren batek "zeruan" onartu edo "infernura" itzularazten dituen arte, asilo-eskatzaileak dauden "linborako" sarrera bat. Ezerezaren erdian dagoen aterpetxe batean asilo-eskatzaileak bizi dira, nazioarteko babesa eskatzen dutenetik, harik eta, hilabete edo urte batzuk geroago, gobernu europarren batek asiloa ematen dien ala ez jakinarazten dien arte. Umore lehorra. Hasieran, etorkinak eta errefuxiatuak mespretxatzen dituen, eta, geroago, samurtasunez hartzen dituen jendarteari buruzko parodia. Maitasuna piztuko digu komunitatea osatzen duten pertsonaia guztiekiko, maitagarri bihurtzen baitute "itxaron dezakeen zeru" hori.

Zinema absurdua, babesteko balio ez duten asilo-prozedura absurduei buruzkoa. Sentimentaltasun paternalistarik gabeko umorezko erretratua. Siriako errefuxiatu baten eguneroko bizitzari buruzko film samurra eta surrealista da; Finlandiako herrialdeak ezetz esaten dio, baina, finlandiarrek, baietz.

Ablaziotik ihes egiten dutenak babesten dituen artilezko kordoi baten tradizioa. Afrikaren lezioa Mendebaldeari, asilo-eskubidearen arloan. Espainiako Estatuak asilo-eskaeren %5 baino ez zuen onartu 2019an. Hor sartu al ziren mutilazio genitalaren beldurragatik ihes egiten zutenen eskaerak?