Coco
Virginia Cid eta Afrika Catalina

Pixarren animaziozko filma, Trumpen aurkako ikono borrokalari bihurtua.

Mexikoko mugak, bisak eta aduanak hizpide dituen istorioa, esanahi berezia hartzen duena AEBetako eta beste herrialde batzuetako migrazioaren aurkako politiken testuinguruan, eta Europak errefuxiatuak hartzeari uko egiten dion testuinguruan. Omenaldi samurra, emigratu ostean itzuli ezin izan ziren senide kutunei.

HERRIALDEA, URTEAAEB, 2017

ZUZENDARIALee Unkrich eta Adrián Molina

AKTOREAKAnthony Gonzalez, Gael García Bernal, Benjamin Bratt, Alanna Ubach
Renée Victor, Ana Ofelia Murguía eta Edward James Olmos

SARIAK• 2017: 2 Oscar sari: Animaziozko film luze onena eta abesti onena
• 2017: Urrezko Globo sariak: Animaziozko film onena
• 2017: BAFTA sariak: Animaziozko film onena

gaikako etiketak

Hildakoen munduaren eta bizidunen munduaren artean bada muga bat, urtean behin baino ezin dutena gurutzatu hildakoek, "beste bizitzan" daudenek, paperak behar bezala dituztenek eta Hildakoen Egunean euren Lurreko senideak —filmean, Santa Zezilia izeneko Mexikoko herrixka koloretsu batean— bisitatu nahi dituztenek.  Bidaia-baimena izateko, beharrezkoa da senide kutun batek zugan pentsatzea, zu oroitzea eta gonbita egitea, Heriotzaren Egunean eskaintza-mahaian zure argazki bat jarrita. Miguelek, 12 urteko ume batek, bere hildako herenaitona miresten du (amets musikala jarraitzeko dena uztera ausartu zen musikaria izan zelako), baina ezin du haren izpiritua deitu, etxean haren argazki guztiak hautsi dituztelako. Eta argazkiak hautsi dituzte, hain zuzen ere, familiak herenaitona arbuiatu zuelako, emigratu egin zuelako eta ez zelako inoiz itzuli, etxean emaztea eta Coco alaba txikia utzita. Belaunaldi batzuk geroago, oraindik ere ez dakite migrazio abenturan zehar hil zuela haren lagunik onenak, Ernesto de la Cruzek, hark konposatutako abestiak eskuratzeko.

Kritika

Coco bi munduren arteko istorioa da: batean, hildakoak bizi dira; bestean, bizidunak. Mundu batetik bestera igarotzeko, beharrezkoa da paperak edukitzea. Mugaldean aduana bat dago, eta funtzionarioek kontrolatzen dute zure bisa egunean dagoela. Balio ez badu, bueltan bidaliko zaituzte. Horixe gertatzen zaio filmeko pertsonaia nagusi bati, Hectorri. Musikaria da, eta hildakoen munduan bizi da. Izan ere, bizirik zegoela, emigratzea erabaki zuen, baina bere bidelagunak hil egin zuen eta  nortasunaren zati bat lapurtu zion. Filmak Hectorren abenturak kontatzen ditu mugaren beste aldera bidaiatzeko baimena lortu, eta, horrela, azaroaren 2an Lurreko bere etxera itzuli eta bere alaba Coco bisitatzeko.

GEHIAGO

ELKARRIZKETA ESZENAK ETA XEHETASUNAK

  • Coco, Socorro-ren txikigarria.
    Socorro izeneko emakumeei deitzeko, Mexikon erabiltzen duten txikigarria da Coco. Coco da Hector gogoratzen duen azken pertsona biziduna. Coco hiltzen denean, familiaren memoriatik desagertuko da Hector. Nola interpreta daiteke bere izena pelikularen izenburua izatea?

  • Gehiegizko folklorekeria.
    Filmak Mexikoko kultura estereotipo gehiegirekin irudikatzen du: kolorismo, jai tradizional, mito azteka eta Hildakoen Eguneko aldareetara mugatzen da. Horrekin, irabazi edo galdu egiten du filmak, Mexikoko kultura-aniztasuna ikusarazteko orduan?

  • Kulturen arteko zubiak.
    Miguelen pertsonaia bi munduen arteko zubi gisa aurkezten da. Zein izango litzateke horren parekoa mundu errealean, non immigrazioaren aurkako politikek etengabe mehatxatzen duten Estatu Batuen eta Mexikoren arteko muga?

  • Komunitatearen balioari buruzko irakaskuntzak.
    Filmean, pertsonaien eta familia zabalaren arteko loturari esker, Miguelek bere ametsa lortzen du. Zer zentzutan sustatzen du filmak balio kolektiboen bidezko heziketa, gaur egun indibidualismoak duen gorakadaren kontra?

  • Komunitateak mozorroa kentzen dio Trumpi.
    Komunitatea da ere Ernesto de la Cruzi mozorroa kentzen diona, kontatu zituen gezur batzuei esker urte luzez miretsia izan ostean. Bizitza errealarekiko paralelismoak esan nahi du gure herri, auzo eta hirietako bizilagunen arteko batasun hori bera tresna bihurtu daitekeela arrazakeria, xenofobia eta estereotipo faltsuak garaitzeko, adibidez, filmeko "Trump" delakoarekin gertatzen den bezala: egolatra maltzur gisa irudikatzen dute, eta, azkenean, baldintzarik gabeko bere miresle izandakoek deskubritu egiten dute.

Zine-forumean erabiltzeko eztabaida eta dinamizaziorako beste galderak:

Migrazioa eta asiloa lantzen dituzten haurrentzako filmak eta/edo animaziozkoak: ...