SARRERA

BiZINEtza zinemari buruzko gunea da, bizilagun migratzaile eta errefuxiatuak irudikatzen dituzten filmei buruzkoa. BiZINEtza erlauntza komunitario baten antzekoa da, non kultura ezberdinetako ahotsak biltzen garen zinemaren hizkuntza erabiliz hitz egiteko. BiZINEtza atalean, batez ere asiloaz hitz egiten dugu. Errefuxiatuez hitz egiten dugu, diskriminazioa eta xenofobia sustatzen duten gorroto-diskurtso eta -usteak desmuntatzen dituzten ikuspuntuak eta istorioak bilatuz narrazio zinematografikoetan. Laburbilduz, BiZINEtzan, filmen banakako fitxen bidez, zinemak aztoratu, kuestionatu eta mobilizatu egiten gaitu arrazismoaren aurka eta kulturarteko (elkar)bizitzaren alde.

zine katalogoa

Helena Gonzalez GazteFilm Festeko zuzendarikideak, eta Rosabel Argotek CEAR-Euskadiren BiZINEtza-tik, katalogo hau aurkezten dute, hogei-bat pelikulari buruz hitz eginez, erreferente direnak honako gai hauen inguruan: Asiloa; Diskriminazioa, xenofobia eta arrazismoa eta Kulturarteko elkarbizitza

Frantziako goi burgesiako familia baten erretratua, alboko Calaisko migratzaileen kanpalekuko sufrimenduarekiko burbuila iragazgaitz batean bizi dena. "Ezin dut etorkinen inguruko film bat egin; ez dut haien bizitza ezagutzen nire esperientziaren bidez. Baina film bat egin dezaket edozein sufrimenduren aurrean adierazten dugun axolagabekeriari buruz" (zuzendariak Haneke por Haneke liburuan egindako adierazpenak).

Zergatik gorrotatzen dugu bizilagun bat, ideologia, klase eta kultura berekoa dena, haren zuhaitzak gure lorategian itzal egiten digulako? Komedia beltza: gizakiok zuhaitz batengatik egiteko gai garen miseriei buruzkoa, auzo-harremanei —bizikidetza, koexistentzia, etsaitasuna— buruzkoa, gorroto ilustratuari buruzkoa eta ustezko ongizate-gizarteari buruzkoa.

Komedia dramatiko entretenigarria, su motelean egosten den kulturarteko bizikidetzari buruzkoa. Bizimodu hobearen bila Europara bizitzera doan Indiako familia baten istorioa da; kasualitatez, Frantziako hegoaldeko herri txiki batean bukatzen du familiak. Han, modu arin eta entretenigarrian, maitasun, arrakasta eta elkarbizitza kontuak sortuko dira, Michelin izarra duen jatetxe baten eta Kadam familiaren jatetxe berri indiarraren inguruan.

Kultura aniztasuna edo kulturartekotasuna: luxuzko bankete batean kadeneta dantzatzea. Komedia honek umorez mozorrotzen du aberaskumez eta kexatiz betetako jendarteari egiten dion kritika. Izan ere, askoz hobeto egongo ginake (elkar)bizitzaren alde egingo bagenu, elkarren alboan existitzeaz harago, jatorri kultural ezberdinak batuz, ez kenduz.

Errefuxiatua, Pakistanen Nestle salatzeagatik. Pertsona batek asiloa eska dezake, enpresa bat transnazional batek (farmazia-, elikadura-, petrokimika-, tabako-enpresa) jazarri eta mehatxatzen duelako, gobernuaren onespenarekin? Galdera horri erantzuten dio gertakari errealetan oinarritutako film honek. "Goliath" (zehazki, Nestlé) ugarietako bati aurre egin zion "David" baten istorioa kontatzen du, enpresak herrialde pobretuetako milaka haurren heriotzarekin zerikusia izatea leporatuz, herrialde horietan banatutako esne-hautsaren ondorioz.