HIJOS DE LOS HOMBRES
Egileak: Ainhoa Garagalza eta Rosabel Argote

2027. urtean koatzen den distopia, etorkizunean giza arrazaren salbazioa emakume errefuxiatu baten biziraupenaren mende egongo den mundu bati buruzkoa

Goiz triste bat da. Erreskate itsasontzi bat, Giza Proiektua izenekoa, munduan lekurik ez duten “legez kanpoko” etorkinentzako babesleku klandestino bakarra da. Ezinbesteko filma da; inork nahiko ez lukeen etorkizunaren ispiluaren aurrean jartzen gaitu.

HERRIALDEA, URTEAErresuma Batua, 2006

ZUZENDARIAAlfonso Cuarón

AKTOREAKClive Owen, Julianne Moore, Michael Caine, Chiwetel Ejiofor, Peter Mullan, Danny Huston, Clare-Hope Ashitey, Pam Ferris, Charlie Hunnam, Oana Pellea, Jacek Koman, Ed Westwick, Paul Sharma

SARIAK2006: Oscar sarietarako 3 izendapen: Gidoi egokitu onena, argazkigintza, muntaia
2006: 2 BAFTA sari: Produkzio eta argazkigintza diseinu onena. 3 izendapen
2006: Veneziako Zinemaldia: Ekarpen tekniko onena (eszenografia)
Kritikaren beste sari asko

gaikako etiketak

2027. urtea da. Giza espeziea desagertzeko zorian dago: gizonek ugaltzeko gaitasuna galdu dute, eta ez dago argi zergatik bihurtu diren antzuak munduko emakume guztiak. Aldi berean, mundua astintzen du 18 urteko mutil baten heriotzak, Lurreko pertsonarik gazteena baitzen. Erabateko kaos egoera dago, beraz. Egoera horretan, Julianek (Julianne Moore) Theo (Clive Owen) kontratatzen du. Theo Londresko aktibista ohi erradikala da, itxaropena galdu duen burokrata bihurtua, eta Julianek eskatzen dio emakume errefuxiatu bat babesteko, zeina, haurdun dagoenez, Lurreko pertsonarik baliotsuena dena, gizateriaren salbazioaren sekretua duelako (Filmaffinityren sinopsia).

Kritika

2027. urtea da. Mundua kaotikoa, grisa, etsigarria da. Erresuma Batukoa da geratzen den gobernu funtzional bakarra, eta neurri gogorrak ezarri ditu immigrazioaren aurka. Duela 18 urte ez dela umerik jaio, eta, ondorioz, arrisku larrian daude giza arrazaren biziraupena eta planetaren etorkizuna. Haurdun daogen pertsona bakarra emakume errefuxiatu bat da (Kee, Clare-Hope Ashitey aktoreak antzeztua); bere sabelean ezkutatuta darama gizateriaren salbazioa. Bere bizia arriskuan jar dezakeen jazarpenetik babesteko (beltza da, asilo-eskatzailea, mespretxatua, diskriminatua, gutxietsia eta jazarria herrialdean egoera irregularrean egoteagatik), "Los Peces" izeneko erakunde batek bere burua eskainiko du, hura zaintzeko eta Giza Proiektua izeneko uharte klandestino batera eramateko. Keerekin batera joateko misioa Theo Faron-i (Clive Owen) egokituko diote; burokrata bihurtutako aktibista ohia da Theo, "Los peces" taldeak bahitzen duena. Julian (Julianne Moore), Theoren emazte ohia, taldeko buruzagia da.

GEHIAGO

ELKARRIZKETA ESZENAK ETA XEHETASUNAK

  • Nola zabaltzen dira gorrotoaren diskurtsoa eta mezu xenofoboak?:
    Filma hasi eta berehala, entzuten den lehen gauza immigrazio ilegalaren aurkako mezuak dira. Izan ere, film osoan behin eta berriz errepikatzen diren mezuak dira, errepikakorrak, etengabekoak. Gauza bera gertatzen da gure eguneroko bizitzan? Zein mezu jasotzen ditugu etengabe? Interesgarria izan daiteke kontuan hartzea CEAR-Euskadik egindako ikerketa-lana, aztertzeko gorroto diskurtsoek nola eragiten duten zuzenean gure hirietako arrazakeriaren eta xenofobiaren gorakadan. El Incendiario dokumentalean jaso da lan hau (https://youtu.be/bpet-UfN1Nc), baita Suteen aurkako gida delakoan ere (eskuragarri www.cear-euskadi.org webgunean). Bertan, diskurtso xenofoboei aurre egiteko herritarren eskura jarritako tresnak aurkezten eta azaltzen dira.
  • Elkartasunaren kriminalizazioa:
    Filmean etengabe entzuten den beste mezua (off ahotseko soinu-banda balitz bezala, errepikatua, mailukatua, pertsonaiak trenean doazen bitartean, kalean paseatzen duten bitartean edo telebistetan irudiak ikusten dituzten bitartean) etorkin irregularrei laguntzeak ekar ditzakeen ondorioei buruzko mezua da. Hori ere Mediterraneoan gertatzen ari da, non gobernuak Aita Mari edo Open Arms itsasontzien erreskate eta salaketa lana geldiarazten saiatzen diren, eta, bitartean, gero eta mezu gehiago bonbardatzen dituzten erakundeen eta pertsonen erreskate eta laguntza lanak kriminalizatuz. Testuinguru horretan, esanguratsua da filmaren amaieran kaosaren salbazioa arrantza-ontzi bat izatea.
  • Segurtasuna vs beldurra:
    Zenbat askatasun sakrifikatzeko prest gaude,  seguru sentitzeko? Etsaitasunez betetako ingurune batean garatzen da filma, indarkeria eta kutsadura ikaragarriak dira. Halaber, alienatzailea da ere izan nahiko genukeen bizitzaren eta eskubideak dituztenek eta ez dituztenek bizi duten errealitatearen arteko deskonexioa. Ongizate desiratua lekualdatu egiten da, kulturari eta naturari lotuta. Nolakoa da bizi nahi dugun mundua?
  • Immigrazioaren eta errefuxiatuen motiboen ikusezintasuna:
    Pertsona bakoitzaren atzean istorio bat dago, baina "legez kanpoko immigrazio" delakoaren akusazioaren bidez, ezein istoriok ez du axola, eta fenomenoari gizatasuna kentzen zaio. Motiboek ez dute garrantzirik; etorkin irregularrak herrialdetik botatzeak baino ez du axola, deportazioak, legez kanpoko atxiloketak eta errefuxiatu-kanpalekuen baldintza txarrak legitimatuta. Nabarmendu nahi dugu paralelismoa dagoela filmaren eszena horien eta Greziako, Serbiako, Jordaniako... errefuxiatu-eremu askotako egungo egoeraren artean.
    Horri dagokionez, gogora dezagun Migrazioari eta Asiloari buruzko Europako Itun Berriak, 2020ko urrian aurkeztuak, arreta jartzen duela, batez ere, itzulera eta mugen esternalizazioa errazteko neurrietan. (Informazio gehiago: https://www.cear.es/claves-nuevo-pacto-migracion-asilo/)

 

 

 

 

 

Zine-forumean erabiltzeko eztabaida eta dinamizaziorako beste galderak:

Mundua aldatu nahi duten mugimendu sozialak: Hijos de los hombres filmean irudikatutakoa bezalako mundu batean,

  • zer egin lezake norberak?
  • Zer egin dezakegu komunitate gisa, mugimendu sozial gisa, kolektibitate gisa?

Filmeko "Los peces” taldea egoera hori aldatu nahi duen talde aktibista da, denboran zehar jarduteko modua eraldatuz joaten dena. Baina,

  • denak balio al du?
  • Helburuak bitartekoak justifikatzen ditu?
  • Zer paper izan lezake jaiotzear dagoen haurtxoak erresistentzia horren sinbolo gisa?