DESPLAZADOS
Egileak: Rosabel Argote

CIE baten (asilo-eskatzaileak atxilotzeko zentro bat) irudiak, gobernuak argitara eman nahi ez zituenak.

Telesail hau: atzerritarrak atxilotzeko Australiako zentro bati buruzkoa da, Espainiako Estatuko CIEekin (atzerritarrentzako zentro itxia) parekatu daiteke, eta erakusten du eskubideak etorkinen atxilotze zentroen atarian geratzen direla, han zein hemen.

HERRIALDEA, URTEAAustralia, 2020

ZUZENDARIATony Ayres, Cate Blanchett, Elise McCredie, Emma Freeman, Jocelyn Moorhouse

AKTOREAKYvonne Strahovski, Jai Courtney, Asher Keddie, Fayssal Bazzi, Marta Dusseldorp, Soraya Heidari, Rachel House, Cate Blanchett, Dominic West, Kate Box, Clarence John Ryan, Claude Jabbour, Rose Riley, Helana Sawires, Darren Gilshenan, Phoenix Raei, Maria Angelico, Syd Brisbane, Farid Drokhshan, Allen Edwards, Quirah Firth, Ewen McMorrine, Nyambeche Calvin Mwita, Mirza Najafi, Burhan Zangana, Saeid Shahzadeh Safavi, Saajeda Samaa, Christopher Amalraj Selesteen, Barthlote Selvaraja, Stephen Tongun

gaikako etiketak

Desplazados sei kapituluko telesaila da. Narratiboki, kontakizun bakar batean biltzen diren lau istoriotan oinarrituta dago: sekta batetik kanporatua izan ondoren, bere herrialdeko errefuxiatu-esparru batean amaitzen duen emakume bat; Australian asiloa eskatzeko Afganistandik ihes egitea erabakitzen duen familia bat; errefuxiatuak atxilotzeko zentroko superintendentea; eta zentroko segurtasun-zaindari bat. Cate Blanchett da telesailaren ekoizlea, gidoilarietako bat eta protagonista, eta, neurri batean, benetako gertaeretan oinarrituta dago. Eta horren balioa honako hau da: migrazioari edo asiloari buruzko beste telesail bat gehiago izan beharrean, zineman gutxitan landu den alderdi zehatz bat planteatzen duela, migratzaileak edo asilo-eskatzaileak atxilotzeko zentroak, alegia. Istorioa Australiako zentro batean gertatzen bada ere, gaia unibertsala da. Erritmo bizia du, ondo eraikitako elkarrizketak eta argazkilaritza bikaina; horri esker, errefuxiatuak atxilotzeko zentro batean murgilduko gara —publiko orokorrarentzat ezezagunak diren lekuak—, zuzenbidearen mugei buruzko galdera garrantzitsuak uzten dituen telesail honen bidez.

Kritika

Hemengo zein beste hainbat herriladetako iritzi publikoak, ohikoan, ez daki lurralde nazional bakoitzean atzerritarrak sartzeko zentroak daudela; eta ez daki, gobernuek arretaz gordetzen dutelako zentro horiei buruzko informazioa, nahiz eta gobernuz kanpoko erakundeek salaketa asko jarri dituzten. Hortaz, ez da harritzekoa asilo-eskatzaileak atxilotzeko Australiako zentro batean sartzea lortzen duen Desplazados telesailaren ardatza, neurri batean, honako hau izatea: zentroaren barruan gertatzen dena prentsara ez iragazteko Australiako Gobernuaren ahaleginak. Hain zuzen ere, telesaila osatzen duten lau istorioetako bat superintendente batena da, zentrora bidaltzen dutena hedabideak isilarazteko helburuarekin, hau da, zentroak egunkarien azalak edo albistegietako minutuak har ez dezan. Superintendentearen zeregin zehatza da GKEek bideo-kamerak ez jartzea, kazetari independenteek bisita-egunetan errefuxiatuekin elkarrizketak ez lortzea, edo eragoztea edozein telebista-kateko helikopteroak zentroaren gainetik igarotzea eta irudiak hartzea.

GEHIAGO

ELKARRIZKETA ESZENAK ETA XEHETASUNAK

  • Lau istorio korapilatuak.
    Zentroko arduradunak eta segurtasun-zaindariak atxiloketa-sistema mantentzen dutenen ikuspegia eskaintzen dute. Sistema hori barrutik alda daiteke?
  • Kosifikazio' zentroak.
    Serie honek zerbaitetan asmatzen badu, atxiloketa luzeek pertsonak nola kaltetzen dituzten islatzeko moduan asmatzen du. Preso batzuek beren izenez deitzen diete zaindariei, baina zaindariek preso-zenbakia erabiltzen dute haiei erantzuteko. Hala, pertsonak kosifikatzeari esker, Australiako emakume zuri batek asilo-eskatzaileak atxilotzeko zentro batean amaituko du. Baina ohiz kanpokoa —eta are exotikoa— den egoera hori baliagarria da erakusteko barneratze-sistemak ez duela bereizketarik egiten. Muturreko adibide batera eramanez: nola bereizi zentro psikiatriko itxi batean dauden ero bat eta bere senean dagoen pertsona bat?
  • Anbiguotasuna beti da deserosoa.
    Esan dugu migratzaileak edo asilo-eskatzaileak atxilotzeko zentroak ez direla espetxeak, ezta polizia-etxeak ere. Izan ere, atxiloketa 18 hilabetera arte luzatzen da Europako Itzulerari Buruzko Zuzentarauaren arabera, eta beste herrialde batzuetan, Australian kasu, epe finkorik gabekoa izan daiteke. Hori da arazoa, hain zuzen ere, barneratze-zentroak arautzeko orduan; teorian, eskubide mugatu bakarra mugikortasun eskubidea da, baina, praktikan, egoera askoz ere konplexuagoa da. Bururatzen al zaizu zuzenbidearen zirrikitu ilun horretan dagoen beste zentro itxiren bat?

Zine-forumean erabiltzeko eztabaida eta dinamizaziorako beste galderak:

  • Dilema morala.
    2020ko abuztuaren 8an, patera batean zihoazen 16 migratzaile erreskatatu zituzten, Kanaria Handitik 10 miliara. Kanariar Uharteetara etorkinak iristen hasi ziren; gaur egun, kalkulatzen da 20.000 baino gehiago direla. Pertsona horiek pabiloi inprobisatuetan itxaroten zuten, edo Arguineguingo portuan eserita, beren herrialdeetara itzultzeko. Protagonistak aldatzen dira, baina filmaren gidoia berdina da. Australiako gobernuak Tampa itsasontziarekin izandako eztabaidak, gorago aipatutakoak, itsasontziari porturatzeko baimena eman edo noraezean utzi erabakitzearen ingurukoak ziren. Porturatzen uzten bazioten, batzuek uste zuten herrialdean modu irregularrean sartzeko deia egiten ari zela. Beste irtenbidea, itsasontzian zeuden 400 pertsona baino gehiagoren heriotza ziurra zen. Azkenean, erabaki zen Australiako lurraldetik kanpo zegoen uharte batean lehorreratzea, atxilotze zentro gisa funtzionatuko zuena. Zalantzarik gabe, Espainiako gobernuak iaz Kanariar Uharteetara iritsitako ia 20.000 pertsona penintsulara ez eramateko erabakia, dilema moral baten moduan aztertu behar da: laguntzen badiet, herrialdean sartzeko helburuari laguntzen diot. Baina, zuzena al da horri dilema moral deitzea?
  • Salaketa: gehiengoen eta gutxiengoen kontua.
    Netflixen pareko plataforma batek atxilotze zentroak salatuko dituen telesail baten alde egin zezan, Cate Blanchettek eskaintzen duen gantxoa behar zuen, hura telesailaren ekoizle eta protagonista gisa eskainiz. Gorago esan bezala, Netflixen kontsumitzaileentzat, injustizia, zuria bada, hobeto ulertzen da eta hurbilagoa da. Naru eta Manus-eko zentroetako ( bigarren hori 2017an itxia, hainbat sexu-abusu eta suizidio salatu ostean) errefuxiatuen egoerak hobeto islatzen du egoeraren gordintasuna. Azken batean, eztabaida zaharra da: Zer gailendu behar da? Pertsona gehiagorengana iristeko mezu edulkoratu samarra, ala soilik gutxiengoei zuzendutako mezu erreala?