EL CASO COLLINI
Egileak: Mikel Mazkiaran eta Rosabel Argote

Tximeleta hegakada bat, nazismoaren aurkako tsunami judizial baten eragile.

Thriller judizial bat 1945ean amaitu ez zen nazionalsozialismoari buruzkoa, hirugarren Reicharen garaian eta ondoren gertatutakoaren erru kolektiboari buruzkoa, literaturak eta zinemak ordenamendu juridiko koldarra aldatzeko duten botereari buruzkoa, erregimen naziaren biktimak aitortu eta erreparatzera begira.

HERRIALDEA, URTEAAlemania, 2019

ZUZENDARIAMarco Kreutzpainter

AKTOREAKElyas M’Barek, Alexandra Maria Lara, Franco Nero, Heiner Lauterbach, Stefano Cassetti, Manfred Zapatka, Jannis Niewöhner, Rainer Bock, Catrin Striebeck, Pia Stutzenstein, Peter Prager, Hannes Wegener, Falk Rockstroh, Anne Haug, Thomas Stecher, Tara Fischer, Esther Maria Pietsch, Alexander Tschernek, Sabine Timoteo, Sandro Di Stefano, Axel Moustache

gaikako etiketak

Fabrizio Collini Alemanian 35 urte daramatzan italiar erretiratua da, eta enpresagizon errespetatu eta aberats baten hilketa leporatzen diote. Caspar arduratzen da Colliniren defentsaz; jatorri turkiarreko abokatu hasiberria da Caspar, eta krimena ikertu ahala, nazismoaren garaira arte doan konspirazio bat aurkitzen du. Antzeko kasu erreal baten datuetan oinarritzen da thriller judizial hau, eta baita Ferdinand von Schirach idazle eta legelari alemaniarraren izen bereko eleberria ere. Friedrich Engel, "Harakina" ezizenaz ezaguna, Wehrmacht SS-etako ofiziala da. Militar ohia lasai bizi izan zen bost hamarkadaz Hanburgon, 2001ean deskubritu zuten arte. Alemaniako justiziak 7 urteko kartzela-zigorra ezarri zion soilik, eta etxean igaro zuen zigorra, adinagatik. Italiak hura gabe egin behar izan zuen epaiketa, Alemaniak ez baitzuen estradizioa baimendu, baina italiarrek, biktimengandik gertuago zegoen irizpidea ezarrita, biziarteko kartzela-zigorra ebatzi zuten.

Kritika

Fikzioak justizia aldatu dezake? Eleberri edo film batek lortu dezake, mundu errealean, Justizia Ministerio batek kasu edo lege bat berrikusteko Ikerketa Batzorde bat sortzea?

Bai. Hala gertatu zen Ferdinand von Schirach-en El caso Collini nobela laburrarekin (2009), zeina Marco Kreuzpaintner zuzendariak zinemara moldatu zuen (2019). Liburu honen arrakasta editorialaren ondorioz, 2012ko urtarrilean, Alemanian, Estatuaren aparatuak berak Ikerketa Batzorde bat sortu zuen, aztertzeko 1968an nazien krimenak epaitzeko ardura zuen Justizia Ministerioa makurtu ote zen nazionalsozialismoaren —artean Errepublika Federalean erakundeetan zegoen— presio politikoetara. Hala izan zela frogatu zen, eta lotsagarriro onartu zela Zigor Kodearen erreforma bat, kriminal nazien aurkako prozesu penalak largestea ahalbidetzen zuena. Zorionez, arrakasta editorial honek talka eragin zuen; tximeleta hegakada baten moduan iritsi zen, eta, azkenean, justizia tsunami bat sortu zuen. Tsunami horrek argitara atera zuen nola Alemaniako sistema judiziala, eta baita politikoa eta soziala ere, denbora luzez aliatu ziren begirada borreroengandik biktimen erreparaziora desbideratzeko, baldin eta biktimak gertatutakoa ahazteko prest ageri baziren. Izan ere, filmak eta liburuak gogorarazten dute Nurenbergeko epaiketak ez zirela izan erregimen nazia epaitzeko amaiera puntua, eta ardura ertaineko erantzuleek justiziatik ihes egin ahal izan zutela.

GEHIAGO

ELKARRIZKETA ESZENAK ETA XEHETASUNAK

  • Sistema politiko bat epaitzea
    Filma hilketa batekin hasten da, eta nazien erregimena epaitzen amaitzen da. Fikzioa den arren, "Harakina"-ren 2011ko epaiketaren benetako gertakari batzuetan oinarritzen da. Posible litzateke, gaur egun, erregimen frankistaren erantzuleak epaitzea?
  • Mendekua eta zigorr
    Sistema judizialak Fabrizio Collinik gauzatutako hilketari emandako erantzuna airean uzten du filmak. Ohore krimen bat dela esan daiteke. Horrela, bere jokabidearen zergatia azaldu ondoren, galdera hau geratzen da: justifikatuta al zegoen "enpresaburu errespetatuaren" heriotza?
  • Erru kolektiboa eta ahazteko eskubidea.
    Alemaniako erregimen nazia ezinbestean dago lotuta erru kolektiboarekin. Alemania nazian juduen herriaren aurka egindako holokaustoa gizateriaren historiako krimenik handiena da, eta, kualitatiboki, ezberdina izan zen aurretik eta ondoren gertatutako genozidio eta sarraski guztiekiko. Beharbada horregatik, Alemaniako gizartea "kondenatuta" dago ez ahaztera trenbide-konpainiek (sarraski-eremuetarako bidaia "antolatutako txango" bezala kobratzen zutenek), landa-eremuetako industria-gerrikoetan kokatu ziren Alemaniako industria handiek (SSei esklabo juduak eskulan gisa erosi zizkietenek) eta, jakina, epaile, polizia, mediku eta irakasleek, ezagutzen zutela aipatu ezin zen prozesu hori, eta kolaboratu egiten zutela beren pasibotasun eta isiltasunarekin. Alemaniako herriaren erru kolektiboaren gai honek lotura dauka filmak nabarmentzen duen garrantzi handiko beste gai batekin, alegia, ahanzturarako eskubidearekin. Biak ala biak ekarri daitezke gure ingurune hurbilera. Adiskidetzeko, beharrezkoa da ahaztea? Posible al da erreparazioa, ahanzturaren bidez?
  • Klasismoa, arrazakeria eta pobre eta aberatsen justizia.
    Filmeko abokatu protagonista turkiarra da. Hala gogorarazten dio bere maitaleak, aipatzen duen bakoitzean: "[enpresariarengatik] ez balitz, kalean egongo zinateke kebab-a saltzen". Klase arteko ezberdintasunen azalpenari gehitu behar diogu filmak hasieratik markatzen duela baliabiderik ez duten eta ofiziozko abokatu bat behar duten pertsonen arteko aldea; izan ere, abokatu horiek, ustez, ez dute egingo ordaindu dezakeen norbaitek kontratatutako penalista ospetsu batek egingo lukeen ahalegin bera. Zinema estatubatuarrak eta errealitateak egoera horren adibide ugari ematen dizkigute. Egoera hori sistema espainiarrera eraman daiteke?

Zine-forumean erabiltzeko eztabaida eta dinamizaziorako beste galderak:

  • Filmak erakusten dituen dilema moralak beste latitude, testuinguru eta egoera batzuetara eraman daitezke
    Gaur egun, ukaezina da Frantzia, Ingalaterra edo AEBko agintariek informazio fidagarria zutela kontzentrazio-esparruen existentziari buruz. Éric Vuillarden El orden del día liburua gomendatzen dugu; bertan, zehaztasun handiz islatzen da Europa osoko enpresariek Hitlerri boterea ematean izandako inplikazioa. Inplikazio hori gaur egungo mundura eraman dezakegu? Liburu hau ere gomendatzen dugu: Los amnésicos: Historia de una familia europea, Géraldine Schwarz-ena. Nork bere buruari galde diezaioke, beren larruan jarri behar izanez gero, amnesiari amore emango liokeen ala ez.