EL HOYO
Jabier Ayesa

“Ez, panna cotta ez da mezua. Zeu zara mezua”.

“El hoyo” izeneko lurpeko kartzela batean ehunka preso daude pilatuta, ziega bertikaletan. El Hoyo-n hiru pertsona mota daude bakarrik: goikoak, behekoak eta salto egiten dutenak. Zer taldetakoak dira errefuxiatuak? Nola banatzen dira, mailaka, Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeak? Eta mugak? Eta klase sozialak? Zer mezu zara zu?

HERRIALDEA, URTEAEspainiako Estatua, 2020

ZUZENDARIAGalder Gaztelu-Urrutia

AKTOREAKIvan Massagué, Zorion Eguileor, Antonia San Juan, Emilio Buale, Alexandra Masangkay, Eric Goode, Algis Arlauskas, Miriam Martín, Óscar Oliver

SARIAK2020: Europako Zinemaren sariak: Efektu bisual onenak
2019: Goya sariak: Efektu berezi onenak. 3 izendapen
2019: Torontoko Zinemaldia: Midnight Madness Saila: Ikusleen Saria
2019: Sitges Film Festival: Film onena, zuzendari berri onena, efektu berezi onenak eta ikusleen saria
…beste sari askoren artean.

gaikako etiketak

Etorkizun distopikoa eraikin bat da; bertan, hainbat pertsona bizi dira konfinatuta. Ez dakigu oso ondo zenbat solairu dituen lurpeko eraikin honek, El hoyo izenekoak. Soilik dakigu maila edo solairu bakoitzean bi pertsona bizi direla, eta, egunean behin, plataforma batek janaria jaisten diela, solairutik solairura. Gorengek sei hilabeteko konfinamendua hasi berri du. Bere mailakideak, Trimagasik, espetxearen dinamikari buruz jakin behar duen guztia erakutsiko dio. (sinopsia: losinterrogantes.com)

Kritika

Ziur aski, lerro hauek irakurtzen dituzten gehienek, ikusia izango dute Gaztelu-Urrutia zuzendari bilbotarraren lehen lan hau, El Hoyo, 2019an estreinatu zen distopia futurista bat. Filma zabalduz jan zen, eta audientziaren bedeinkapena lortu zuen 2020. urte distopiko eta pandemikoan ere, batez ere plataforma digital ezagun batek zabaldu zuelako. Azalpen hau ematen dut, El Hoyo-ren planteamendua zuzenean lotuta dagoelako proposatzen digun metaforaz egiten dugun interpretazioarekin, hau da, norberaren interpretazio subjektibo eta pertsonalarekin. Horrek esan nahi du nik kontatuko dizuedanak, agian, ez duela balio handirik izango, baldin eta dagoeneko zuen erantzuna aurkitu baduzue.

GEHIAGO

ELKARRIZKETA ESZENAK ETA XEHETASUNAK

  • Distopia, errealitatearen ispilu gisa.
    Distopia egitura sozial eta politikoak esploratzen dituen genero gisa uler daiteke. Hortaz, esan daiteke kapitalismoak distopiak sortu dituela, bere mesedetan? Gaur egun, ba al dago distopien saturaziorik? Irakurgai gomendatua: Layla Martínezen Utopia no es una isla.
  • Berekoikeria eta altruismoa.
    Berekoiak al gara berez? Gizakia otsoa da gizakiarentzat? Hala bada, non kokatu altruismoa? Milaka pertsona bizi dira beste pertsona edo izaki bizidun batzuen alde lan egiteko. Zer zentzu du horrek? Zer zentzu dute GKEek eta beste pertsona batzuen alde lan egiten duten erakundeek?
  • Aberastasunaren birbanaketaren benetako defentsa, edo itxurakeriazko defentsa.
    Gizarte kontsumitzaile batean bizi gara, eta ez gara ohartzen baliabideak galkorrak direla eta gu asetzen garen bitartean, beste batzuk goseak daudela. Zer iruditzen zaigu aberastasuna birbanatzea? Zer iritzi dugu desazkundeari buruz?
  • Ba al dago oraindik klase sozialik?  
    Behean daudenak ez zaizkigu axola. Baztertuaren aurrean axolagabe jokatzen dugu. Goian daudenek ez digute entzuten, eta behean daudenek ez dute gure arretarik merezi. Ba al dago klase sozialik? Ba al dago alderik haien artean? Oraindik ere, garrantzitsua al da klase borroka?
  • Iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeen arteko "zulo" bat.
    El hoyo-ko goiko eta beheko mailak gure munduko Iparraldea eta Hegoaldea dira? Atzerritarren legeak, arrazismoa, mugen blindajea... behekoak soilik kaltetzen ditu?
  • Kapitalismoaren alternatibak.
    Kapitalismoa al da desparekotasun horien erantzulea? Beste gizarte-eredu batean, errepikatu egingo lirateke desparekotasunak?
  • Eraldatzeko, antolatu gaitezen.
    Gauzen egoera aldatu daiteke? Zer garrantzi du antolatzeak? Zer garrantzi du gure pentsamoldea aldatzeak? Zer garrantzi du konpromisoak hartzeak?
  • Kapitalismo ekonomikotik, kapitalismo kulturalera.
    Zer eginkizun dute edukien multinazional handiek gure gustuen eta ideien eraikuntzan? Etikoa al da gure gustuak algoritmoen bidez kontrolatzea? Zer deritzozue kapitalismo kulturalari?