MARÍA EN TIERRA DE NADIE
Egileak: Paloma Gutiérrez eta Ane Garay

El Salvadorreko, Hondurasko eta Guatemalako paperik gabeko emakumeen migrazio-bidaia lazgarriari buruzko dokumentala. “Haiek ez zuten muga zeharkatu, lagun; mugak haiek zeharkatu zituen”.

Emakumeen testigantzen bidez, filmak Mexiko eta AEBen arteko iparraldeko mugaraino doan migrazioaren gordintasuna kontatzen du. Hala, ibilbide osoan emakume horien bizitzak zeharkatzen dituzten indarkeria anitzak azaltzen ditu; gehienak, indarkeria fisikoak eta sexualak. Indarkeriak horiek migratzera behartzen dituzte, AEBetarainoko bide osoan mehatxatzen eta erasotzen dituzte, eta, behin helmugara iritsita, zelatan jarraitzen diete, indarkeria sotilagoen forma hartuta, baina, berdin-berdin, haien oinarrizko giza eskubideak urratuz.

HERRIALDEA, URTEAMéxico, 2011

ZUZENDARIAMarcela Zamora

SARIAK2010: Premio Ícaro al Mejor Largometraje Documental Centroamericano
IV Festival Internacional de Derechos Humanos de Ciudad de México: Premio del Público
Múltiples Presencias en secciones oficiales de Festivales de Cine

gaikako etiketak

María en tierra de nadie paperik gabeko emakume migratzaileei buruzko filma da. El Salvadorretik, Hondurastik, Guatemalatik eta Erdialdeko Amerikako beste herrialde batzuetatik abiatzen diren emakumeei buruzkoa, zeintzuek 5.000 km-ko ibilbidea egiten duten Mexiko eta AEBen arteko mugaraino. Arriskuz betetako ibilbidea da edozein migratzailerentzat, are gehiago emakume migratzaileentzat. Dokumental honetan, Marcela Zamorak laguntzen die, eta, emakumeek, beren testigantzen bidez, ausardia eta erresilientzia osoz partekatzen dute bide hau zeharkatzeak dakarren gordintasuna. Marta, Sandra, Jazmin, Marilú eta beste protagonista askoren istorioak aurreranzko ihesa dira; atzean utzi behar dituzte beren familiak, haientzako bizitza hobe baten bila. Filmean, halaber, azaltzen da migratzaileen senitartekoek bide hori egiten dutela desagertutako seme-alaben bila, aldi berean inplikazioa eskatuz tokiko eta estatuko gobernuei, senideak bilatzeko eta identifikatzeko lanetan.

Kritika

Gero eta jende gehiago iristen da Hondurastik eta El Salvadorretik gure lurraldera, indarkeriarik gabeko bizitza baten bila.

Estortsioa, bahiketak, tortura, hilketak, gaizkile-taldeek bortxaz erakartzea… oso ohikoak dira han, munduko bi herrialde bortitzenak baitira.  

GEHIAGO

ELKARRIZKETA ESZENAK ETA XEHETASUNAK

  • Emakumeen testigantzak.
    Emakumeen testigantzen bidez kontatzen da dokumetala. Zuzendaria, gaia ikertu ondoren, konturatu zen ez zegoela ia materialik emakumeen migrazioari buruz, eta horregatik erabaki zuen film hau egitea. Bertan, Martak, Sandrak, Jazminek eta beste emakume gehiagok lehen pertsonan kontatzen dizkigute bidean izandako esperientziak, mingarriak bezain urratzaileak eta, hala ere, irribarre erresilientez zipriztinduak.
  • Amatasunak.
    Dokumentalean, ia protagonista guztiengan ageri da amatasuna; emakume guztiek erabakitzen dute migratzea beren seme-alabentzat, eta, oro har, familia osoarentzat, bizimodu hobea bilatzeak bultzatuta. Haien amek, amonek, hartzen dute haurren ardura; amonak dira bidean desagertutako seme-alaben bila doazenak. Desagertutako edo hildako migratzaileen senitartekoen batzordearekin batera, migratzaileek egiten duten bide bera egiten dute, tokiko gobernuei inplikazioa eskatuz euren senideak bilatu eta identifikatzeko.
  • Emakume migratzaileen estrategiak
    Emakumeek bideari aurre egiteko baliatzen dituzten estrategien artean, isiltasuna dago: ez dute hitzik esaten, ez dute kontatzen nor diren haiek ezta haien familiak ere, gaizkile-taldeetako kideak infiltratu ote diren beldur. Beste estrategietako bat taldea bera da; emakumeak beste emakume migratzaile batzuen lagun egiten dira, edo bidean senar bat bilatzen dute, indarkeria fisikoak eta sexualak saihesteko.
  • Krimen antolatua.
    Emakume horietako askok krimen antolatuaren indarkerietatik egiten dute ihes beren herrialdeetatik, baita beste genero-indarkeria batzuengatik ere, hala nola familia inguruneko sexu-abusuak. Eta, ihesi doazela ere, ez daude salbu bidean zehar beren bizitzak eta istorioak zeharkatzen dituzten indarkerietatik.
  • Gobernuen inplikaziorik eza eta migratzaileen ikusezintasuna.
    Dokumentalean egiaztatzen denez, frogatuta dago hobi komunak daudela, baina gobernuek ez dute ezer egiten heriotza horiek erregistratzeko. Zenbait daturen arabera, urtero 500.000 pertsonak zeharkatzen dute Mexiko, Estatu Batuetara bidean. Soilik El Salvadorren, datuak zalantzazkoak izan arren, kalkulatzen da urtero 60.000 pertsonak egiten dutela bide hori.
  • Migratzaileei bidean laguntzen dieten pertsona onen presentzia.
    Fitxa hau ixteko, ikusarazi egin nahi duu Las Patronas delakoen papera; izan ere, egunero, baliabiderik eduki gabe, janaria prestatzen dute haien etxetik igarotzen diren migratzaileentzat. Urrutitik, txalotu besterik ezin ditugu egin beren elkartasunarengatik, baita, trena pasatzen denean, migratzaileentzako janari poltsekin eta urarekin hurbiltzen diren gainerako pertsonak ere.