NUEVO ORDEN
Egilea: Rosabel Argote

Ordena sozialaren zuritasunaren aurka matxinatzen den mugimendu sozial bat, azal mestizo eta indigena duten aurpegirik gabeko errebeldeena.

Film distopikoa. Mexikoko matxinatu batzuek estatu kolpe odoltsu bat antolatzen dute, ordena arrazista eta klasista berri batean amaitzen dena, ordena zaharren antzekoa.

HERRIALDEA, URTEAMexiko, 2020

ZUZENDARIAMichel Franco

AKTOREAKNaian González Norvind, Diego Boneta, Mónica del Carmen, Darío Yazbek Bernal, Fernando Cuautle, Eligio Meléndez, Lisa Owen, Patricia Bernal, Enrique Singer, Gustavo Sánchez Parra, Javier Sepulveda, Sebastian Silveti, Roberto Medina, Analy Castro

SARIAK2020: Festival de Venecia: Gran Premio del Jurado
2020: Festival de la Habana: Selección oficial de largometrajes
2020: Premios Forqué: Mejor película latinoamericana

gaikako etiketak

Luxuzko ezkontza zoragarri bat, ustekabean, klase borroka bihurtzen da, eta estatu kolpe bortitz bat eragiten du. Emaztegai gazte baten eta bere familiarentzat lan egiten duten zerbitzarien begietatik ikusita, Nuevo Orden filmak, sistema politiko baten erorketaren eta haren ordezko sistema berri etsigarriaren sorrera kontatzen du (Filmaffinityren sinopsia).

Kritika

Luxuzko etxe batean, ospatzear daude familia aberats banatako bi gazteren arteko ezkontza. Zeremoniaren aurreko festara iristen dira luxuzko autoak eta jantzi garestiak soinean dituzten familiak: diruz betetako gutun-azalak eta besarkadak trukatzen dituen goi-klase pribilegiatua da. Aldi berean, beren zerbitzariek, garbitu, mokadutxoen erretiluei eutsi, eta beren jaun-andreei obeditzen diete.

Ordena sozial hau (klase aberatsak agindu eta pobreek obeditu) lehertu egiten da bat-batean, festaren erdian erasotzaile armatu eta bortitz talde bat indarrez sartzen denean, iraultza-oihuak eginez. Baina matxinatu taldearen amorruak, arpilatzean eta erailtzerakoan, ezabatu egiten du justizia sozialaren mezua eta ekintzaren motibazio politikoa. Gaiztakeriak eta gutiziak mezu hori ordezkatzen dute, hau da, ahalik eta bitxi gehien lapurtu eta ahalik eta modu odoltsuenean hiltzeko nahiak; hala, hiria erabat suntsitzen ari den protesta-mugimendu sozialaren esentzia galtzen da.

GEHIAGO

ELKARRIZKETA ESZENAK ETA XEHETASUNAK

  • Arrazismoaren kontrako mugimenduen biolentzia.
    Ezarritako ordena desmuntatu nahi duten mugimendu sozialek eztabaidatu egiten dute erabili beharreko tresnen inguruan, eta egitura zaharrak hausteko erabili beharreko —eta erabili behar ez den— indarkeriaren mugen inguruan. Denak balio du boterearen aurkako herri borrokan? Zein unetan desitxuratzen da mugimendu sozial bat, filmean gertatzen den moduan? Indarkeria al da, iraganeko pertsonaia xenofoboen omenez, hirietan eraikitako monumentuak txikitzea? Indarkeria legitimoa al da?

Zine-forumean erabiltzeko eztabaida eta dinamizaziorako beste galderak:

  • Zinema, zinema da, eta ez errealitatea?
    Asmo errealistak dituen zinemaren betebeharra al da errealitatea nolabaiteko fideltasunez irudikatzea, film baten eszenatokia izateaz harago, hor kanpoan dagoen jendartearen irudi faltsua ez sortzeko?
  • Ordenatik adieraz daiteke desordena?
    Posible al da estetika zinematografiko ordenatua baliatzea, desordena irudikatzeko? Ez bakarrik edukiari dagokionez, baita formari dagokionez ere, narrazio filmikoen oinarrizko printzipioak aldatuz? Luis Buñuelen El ángel exterminador edo El discreto encanto de la burguesia filmak egin zirenetik, zinemaren historian zein beste filmek astindu dute edukia eta edukitzailea, gizarte-desordena baten beharra kontatzeko estrategia gisa?