PAPICHA, SUEÑOS DE LIBERTAD
Egilea: Maya Amrane

Genero arrazoiengatiko jazarpena Aljerian, erbesteratutako zuzendari batek filmatua.

1990eko hamarkadako Aljeriako gatazka armatura itzulera lau emakume gazteren bizipenen bidez, beren ametsei heldu zietenak indarkeria patriarkalez blaitutako errealitatean bizirauteko.

HERRIALDEA, URTEAAljeria, Frantzia, Belgika, 2019

ZUZENDARIAMounia Meddour

AKTOREAKLyna Khoudri, Shirine Boutella, Zahra Manel Doumandji, Amira Hilda Douaouda, Nadia Kaci, Meryem Medjkane, Yasin Houicha, Samir El Hakim.

SARIAK2019: Opera prima onenaren Cesar Saria eta emakumezko aktore berri onenaren Cesar Saria
2019: Canneseko Zinemaldia: Un Certain Regard sailerako hautatua, Urrezko Kamara Sarirako izendatua.

gaikako etiketak

Aljeria, 1990. hamarkada. Nedjmak 18 urte ditu, Aljerreko unibertsitate-hirian bizi da, estilista izatea du amets, eta ez du nahi Aljeriako gerra zibileko gertakari tragikoek bizimodu normala izatea eragoztea, ezta horren ondorioz gauez Wassila lagunarekin ezin irtetea ere. Gaua iristean, alanbre-hesiaren sareetatik ihes egiten du bere lagun onenekin, eta diskotekara joaten da; bertan, bere sorkuntzak saltzen baitizkie 'papicha' delakoei, aljeriar gazteei. Herrialdearen egoera politiko eta sozialak okerrera egiten du etengabe. Nedjmak uko egiten dio erradikalen debekuak onartzeari, eta bere askatasunaren eta independentziaren alde borrokatzea erabakitzen du, moda desfile bat antolatuz.

Kritika

Le Monde egunkarian 2020ko maiatzean argitaratutako kritika baten arabera, Papicha filma zauri ireki bati jarritako tirita da; kritika horren bidez, badirudi nabarmendu egin nahi zela duela mende laurden eskas Aljeriak bizi izanako hamarkada beltzaren hurbiltasuna. Izan ere, 200.000 hildako inguru utzi zituen gatazka baten inguruko itxurazko amnesiaren aurrean, film hau oso egokia da gogorarazteko, gaur egun mundua hainbeste izutzen duen fundamentalismo erlijioso bortitzak, oso gogor astindu zuela herrialde hori, askorentzat Mendebaldera irits zitekeela pentsatzezina zen garai batean.

GEHIAGO

ELKARRIZKETA ESZENAK ETA XEHETASUNAK

  • Testuinguru historikoa:
    Aljeriak, 1990eko hamarkadan, talde fundamentalista erlijiosoen eta Estatuko segurtasun indarren aurkako gatazka armatua bizi du. Lehenengoek, ekintza terroristen, mehatxuen eta larderien bidez, boterea ezegonkortzea eta gizartean beren ideologia inposatzea dute helburu. Horren aurrean, estatuko indarrek errepresio oso gogorraz, eta, batzuetan, indiskriminatuaz erantzuten dute. Pixkanaka, indarkeria orokortu egiten da, eta alde bateko edo besteko aurkaritzat jotzen den edozein pertsona edo talderi zuzentzen zaio.  Emakumeak fundamentalista erlijiosoen jomuga izan ziren.
  • Emakume protagonistak:
    Pelikulan, nabarmena da rol protagonista daukatela lau lagunek, amak eta ahizpak (ahizpa kazetaria neba iza zitekeen, baina zuzendariak emakumea izatea erabaki zuen). Hautu horrek erakusten du gertaeren ikuspegi femeninoa transmititu nahi dela, eta, bereziki, emakume oso gazteena, 18 urte baitituzte. Eta, orain arte, gatazka honi buruzko zinemagintzak oso gutxi jorratu du hori.
  • Landutako gaiak:
    • *** Emakumeen janzkera gizarte-proiektu uniformizatzaile baten erdigunean dago, historikoki emakumeen gorputzak bahitu dituen patriarkatuak guztiz zeharkatuta.
    • ***Jantzien inguruko eraikuntza faltsua: Hiyab-a eramatea ez da oztopo izan Samirarentzat ezkondu gabe sexu-harremanak izan eta haurdun geratzeko.
    • *** Erlijioa aitzakiatzat hartzen duen indarkeria, botere-eremu guztiak okupatzeko eta edozein desadostasun isilarazteko (ahizparen hilketa, ikasle-egoitzako atentatua...).
    • *** Lau gazteen, Nedjmaren amaren eta Samiraren arteko adiskidetasuna eta emakumeen arteko elkartasuna, desfilearen ospakizunaren alde dauden gazte egoiliarren aldetik eta egoitzako zuzendariaren aldetik, zeinak desfilea baimentzen duen, inguruko mehatxu-giroa gorabehera.
    • *** Bere askatasunaren eta independentziaren defentsa, mutil-lagunaren proposamenaren aurrean.
    • *** Nedjmak Aljeriari dion atxikimendua: ez du handik alde egin nahi, askok bide hori aukeratzen dutenean. Gainera, bere herrialdearen askapenaren historiaren ikur indartsu bat berreskuratuko du: haïka.

Zine-forumean erabiltzeko eztabaida eta dinamizaziorako beste galderak:

  • Nedjma liburua irakurgai.
    Ez da kasualitatea filmeko protagonistak Nedjma izena izatea: izan ere, Kateb Yacine aljeriar idazlearen eleberri baten izenburua da, oraindik frantziar kolonizazioaren mende dagoen herrialde batean nazio aljeriarra sinbolizatzen duen emakume baten ingurukoa. Nedjma nobelaren irakurketak, filma ikustearekin batera, begirada zabala ematen dio hain poliedrikoa den gatazka honi, plano eta ertz ezberdinen ezagutzarik gabeko begirada sinplista batera mugatzen ez dena, eta horretara mugatu beharko ez litzatekeena.