TIGERS
Egileak: Rosabel Argote eta Mikel Mazkiaran

Errefuxiatua, Pakistanen Nestle salatzeagatik.

Pertsona batek asiloa eska dezake, enpresa bat transnazional batek (farmazia-, elikadura-, petrokimika-, tabako-enpresa) jazarri eta mehatxatzen duelako, gobernuaren onespenarekin? Galdera horri erantzuten dio gertakari errealetan oinarritutako film honek. “Goliath” (zehazki, Nestlé) ugarietako bati aurre egin zion “David” baten istorioa kontatzen du, enpresak herrialde pobretuetako milaka haurren heriotzarekin zerikusia izatea leporatuz, herrialde horietan banatutako esne-hautsaren ondorioz.

HERRIALDEA, URTEAIndia, 2014

ZUZENDARIADanis Tanovic

AKTOREAKEmraan Hashmi, Geetanjali, Danny Huston, Khalid Abdalla, Adil Hussain, Maryam d'Abo, Satyadeep Misra, Heino Ferch, Sam Reid, Supriya Pathak, Vinod Nagpal

gaikako etiketak

Tigers filmak Syed Aamir Razaren istorio erreala kontatzen du. Gaur egun, duela hamar urte Mississaugan (Kanada) bizi dela, lasai eta anonimotasunan, taxilari eta bigarren eskuko auto saltzaile gisa. Baina Razaren bizitza bigarren bizitza bat da.

Bere jaioterrian, Pakistanen, osasun- eta elikadura-produktuen saltzaile arrakastatsua izan zen, harik eta erabaki zuen arte elikagai multinazionalen jardunbide txarrak salatzea, milaka haurtxoren heriotza eragiten dutenak. Filmean eta errealitatean salatzen duen enpresa Nestle da. Zehazki, enpresari leporatzen diona da bera bezalako bitartekariak baliatuta medikuak erosi izana, produktu horiek gomendatu eta errezetatzearen truke, heriotza eragin dezaketela jakinda. Hain zuzen ere, 1970. hamarkadan, Nestlek etsai asko irabazi zituen, kanpaina oldarkor bat abiarazi baitzuen, sinestarazteko merkaturatzen zuen esne prestatua ama-esnea baino onuragarriagoa zela. Nazioarteko GKE-ek, War On Want erakundeak kasu, salatu zuten hirugarren munduan milaka haur hil zirela produktu artifiziala, esne-hautsa, edateko ez zen urarekin nahasteagatik. Nahasketa horrek beherakoa eragiten zien haurtxoei, eta amek ezin zuten ezer egin, ama-esnea galdua zutelako ordurako.

Filmean, izen batzuk aldatzen badira ere, fotograma labur batzuetan Nestlé aipatzera ausartzen dira. Filmeko protagonistak Ayan du izena, eta Emraan Hashmi Bollywoodeko izarrak antzezten du. Errealitatean, Syed Aamir Razak herrialdetik ihes egin behar izan zuen bere bizitza salbatzeko eta nazioarteko babesa eskatzeko. Halaber, hilabete luzez itxaron behar izan zuen bere familiarekin elkartu arte, eta are denbora gehiago, bere salaketa nazioartera iritsi zen arte. (Yorokoburen sinopsia).

Kritika

Pertsona batek asiloa eska dezake enpresa multinazional batek jazarri eta mehatxatzen duelako? Errefuxiatuen estatutuari buruzko Genevako Konbentzioaren arabera, asiloa eskatzeko zenbait jazarpen-arrazoi daude: politikoak, kulturalak, erlijioa, etnia, etab. Hala ere, globalizazio garai hauetan, ez da zentzugabea pentsatzea norbaitek bere herrialdetik ihes egin behar duela, industria-korporazio batek mehatxatu egiten duelako eta arriskuan jar dezakeelako haren bizitza edo haren familiarena. Horixe gertatzen zaio, hain zuzen ere, film honetako protagonistari, munduko elikadura-industriarik handienari aurre egiten dionean: Nestléri, hain zuzen ere.

GEHIAGO

ELKARRIZKETA ESZENAK ETA XEHETASUNAK

  • Iparraldeko produktuak, kaltegarriak al dira Hegoaldearentzat?
    Etikoa al da merkaturatzea, alde batetik bizitzak salbatu ditzakeen produktu bat, baina, bestetik, gaizki erabiltzen bada, gaixotasunak eragin ditzakeena?

  • Farmazia-enpresek osasun-arloko langileei opariak egitea.
    Gardentasunik ez dagoenez, zaila da datuak kontrastatzea, baina, gure inguruko herrialdeetan, farmazia-industriak urtero 6.000 eta 10.000 euro artean ematen dizkio mediku bakoitzari (kongresuetara joatea ordaindutako gastu guztiekin, kirol-ekitaldietarako sarrerak, etab.). Nahiz eta zenbait kode etikok praktika horien inguruan ohartarazi, oraindik ere ezezaguna da bisitatzaileen eta harreman farmazeutiko-medikoen mundua. Etikoa al da "opari" horiek onartzea?

  • Publizitate engainagarria eta etikarik gabea.
    Nestlék bere jarduna defendatzeko emandako argudioetan gelditzen bagara, bere hurrengo argudioarekin egingo dugu topo. Esne-hautsezko poteetan, etiketan zehazten da esnea erabiltzeko modu zuzena, urarekin nahasteko neurri zehatza, erabiltzeko eta kontserbatzeko modua, eta abar. Ezinezkoa da aurreikustea halako poteak erabiliko dituztela ordaintzeko baliabiderik ez duten —edo edateko urik ez duten— amek? Gorago aipatu filmetan jasotako beste kasu batzuetan ez bezala (adibidez, tabako-industrian, nikotina handitzen zuten adikzio gehiago sortzeko), kasu honetan, dilema etikoa da gehienbat. Honakoa da galdera (nahiko argia, bestalde): zergatik merkaturatu esne-hautsa ondo erabiltzeko prestatuta ez dagoen eskualde batean, horrek, ondorioz, haurtzaroan desnutrizioa eta gaixotasun larriak sortu baditzake? Transnazionalek eta publiziatetak ez al dakite ura edangarria ez den lekuetan esne-hautsez elikatutako haurtxo batek 25 aldiz aukera gehiago dituela disenteriaz hiltzeko, bularra hartzen duen haurtxo batekin alderatuta?

Zine-forumean erabiltzeko eztabaida eta dinamizaziorako beste galderak:

  • Kontsumo arduratsua, eta bortxazko desplazamenduak eragiten dituzten markei boikota.
    Albisteetan egunero entzuten dugunean munduko goseari, miseriari edo Hegoaldeko herrialdeetako haurren hilkortasunari buruzko informazioa, zera galdetzen diogu geure buruari: Zer egin dezaket nik pobrezia bezalako dimentsio handiko arazo baten aurrean? Modu arduratsuan kontsumitzetik has gaitezke, erantzukizun gisa hartuz gure erosketak zerk gidatzen dituen galdetzeko ariketa indibiduala: Produktu merkeena izateak? Erosteko ohitura dugun produktua izateak? Halaber, banakako erantzukizuna da marka bakoitzaren atzean zer dagoen ikertzea. Gure aldetik, BiZinetza ekimenetik, Tigers filma ikusteko gonbidapena luzatzen dizuegu, eta, jakina, Nestléren webgunea bisitatzea re gomendatzen dizuegu. Ikuspegi batekin zein bestearekin elikatuz, gaur ekin diezaiokegu, bihar emango diguten esnearengatik kexatu behar ez izateko!