UN VIAJE DE 10 METROS
Egileak: Giorgio Contessi eta Daniel Ladrera

Komedia dramatiko entretenigarria, su motelean egosten den kulturarteko bizikidetzari buruzkoa.

Bizimodu hobearen bila Europara bizitzera doan Indiako familia baten istorioa da; kasualitatez, Frantziako hegoaldeko herri txiki batean bukatzen du familiak. Han, modu arin eta entretenigarrian, maitasun, arrakasta eta elkarbizitza kontuak sortuko dira, Michelin izarra duen jatetxe baten eta Kadam familiaren jatetxe berri indiarraren inguruan.

HERRIALDEA, URTEAAEB, 2014

ZUZENDARIALasse Hallström

AKTOREAKHelen Mirren, Manish Dayal, Charlotte Le Bon, Juhi Chawla, Om Puri, Rohan Chand, Amit Shah, Dillon Mitra, Farzana Dua Elahe, Malcolm Granath, Sanjay Sharma, Michel Blanc

SARIAK2014: Urrezko Globo sariak: Emakumezko aktore Onenaren sarirako izendatua - Komedia edo musikala (Helen Mirren)

gaikako etiketak

Kadamtarrak, Papa (Om Puri) buru duen indiar familia bat, Frantzia hegoaldera lekualdatzen dira. Bertan, jatetxe bat zabaltzea erabakiko dute, Michelin izar bat duen goi sukaldaritzako luxuzko jatetxe frantziar baten aurrean, Madame Mallory (Helen Mirren) gorrotagarriak zuzendua. (FILMAFFINITY)

Kritika

Itxurazko arintasunez, film honek auzotasunaren inguruko funtsezko elementuak kondentsatzen ditu.  Zer gertatzen da landa-eremuko herri lasai batera, bizilagun berri batzuek usain, ohitura, janari edo musika berriak ekartzen dituztenean, hain justu beti han bizi izan direnen ondoan, beren munduaz blai, kanpoko edozein osagaik beren normaltasunaren zaporea ustel lezakeelakoan? Zer gertatzen da, metro gutxi batzuk, ezaguna eta ezezagunaren arteko muga bihurtzen direnean?

GEHIAGO

ELKARRIZKETA ESZENAK ETA XEHETASUNAK

  • Elkarbizitza, su motelean prestatutako plater gisa.
    Film honek eskura uzten dizkigu Kadam familiaren eta herrikoen arteko gaitzespen-jarrerei buruzko eszenak; era berean, estereotipoen haustura- eta lotura-puntuak erakusten dizkigu, eta, horri esker, pertsonaia guztiak pixkanaka elkar ezagutzen joango dira, pertsona ezberdin eta berdin gisa. Eszena horien punteaketari esker, errazago ulertuko dugu elkarbizitza beti dela su motelean egosten den platera.