LIMBO
Egilea: Rosabel Argote

Europako Gobernuren batek “zeruan” onartu edo “infernura” itzularazten dituen arte, asilo-eskatzaileak dauden “linborako” sarrera bat.

Ezerezaren erdian dagoen aterpetxe batean asilo-eskatzaileak bizi dira, nazioarteko babesa eskatzen dutenetik, harik eta, hilabete edo urte batzuk geroago, gobernu europarren batek asiloa ematen dien ala ez jakinarazten dien arte. Umore lehorra. Hasieran, etorkinak eta errefuxiatuak mespretxatzen dituen, eta, geroago, samurtasunez hartzen dituen jendarteari buruzko parodia. Maitasuna piztuko digu komunitatea osatzen duten pertsonaia guztiekiko, maitagarri bihurtzen baitute “itxaron dezakeen zeru” hori.

HERRIALDEA, URTEAErresuma Batua, 2020

ZUZENDARIABen Sharrock

AKTOREAKSidse Babett Knudsen, Amir El-Masry, Kenneth Collard, Vikash Bhai, Lewis Gribben, Kais Nashif, Grace Chilton, Cameron Fulton, Ola Orebiyi, Kwabena Ansah

SARIAK2020: Donostiako Zinemaldia: Gazteriaren Saria
2020: British Independent Film Awards (BIFA): 4 izendapen, aktore onena barne (El-Masry)

gaikako etiketak

Omar musikari gaztea da, etorkizun handikoa. Siriako familiarengandik bananduta, Eskoziako uharte urrun batean harrapatuta dago, asilo-eskaeraren erantzuaren zain. Besoan daraman eskaiolaren ondorioz, ezin du bere instrumentua —lauta— jo, eta paisaia epikoetan zehar ibilitzeko ohitura du, iragan konplexuari eta etorkizun etsigarriari erantzunak bilatuz. Beharbada harrapatuta dago, baina ez dago bakarrik. Omar eta bere pisukide berriak kontzientzia kulturaleko eskoletara joaten dira, izugarri gaizki interpretatuak. Friends telesailaren maratoi bat egiten dute, Ross eta Rachel-ek harremana denbora batez eteten dutela eztabaidatzen dute, eta Farhad, Freddie Mercuryrekin obsesionatuta dagoena, Omar konbentzitzen saiatzen da herriko mikrofono irekian parte hartu dezan.

 (Sinopsiaren iturria: Zinemaldia)

Kritika

Badago leku bat, zeruaren eta infernuaren artean, linbo izenekoa. Egia esan, ez da leku bakar bat; leku asko dira. Linbo horietako batean bizi dira gerraren infernutik ihes egin zutenak, edo homosexualak, sindikalistak edo gutxiengo etnikoetakoak izateagatik jatorrizko herrialdean pairatutako jazarpenaren infernutik ihes egin zuten errefuxiatuak. Paradisu zerutiarra Mendebaldean egongo zela uste zuten. Hori dela eta, bizitza jokoan jarri zuten, eta jokoan jartzen jarraitzen dute, hori lortzeko (2020an 3.200 pertsona hil ziren mundu osoko migrazio-bideetan, OMEren arabera). Mendebaldearen ateetara iristen direnean, herrialde seguruetako sistema blindatuak ez die, besterik gabe, sartzen uzten. Linboetako batera bidaltzen dituzte, asilo-eskatzaileei ostatu emateko gobernuek egokitutako lekuetara, harrera-herrialdeak babesa eman ala ez erabaki bitartean.

GEHIAGO

ELKARRIZKETA ESZENAK ETA XEHETASUNAK

Para un visionado guiado de la película, proponemos prestar atención a los siguientes aspectos:

  • Linboak Espainiako Estatuan

    Espainiako Estatuan asilo-eskubidea arautzen duen urriaren 30eko 12/2009 Legearen arabera, Estatuak baliabideak eman behar dizkie nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonei —adibidez, ostatua— beren oinarrizko beharrak baldintza duinetan betetzeko. Hori dela eta, Gobernuak (Gizarteratze Ministeriotik eta Migrazioen Idazkaritzaren bidez), betebehar hori betez, Nazioarteko Babeseko Eskatzaile eta Onuradunentzako Harrera eta Integrazio Sistema (SAISAR) garatu zuen; sistema horrek estatuko harrera-baliabideen sare bat du (etxebizitzak, ostatuak, Limbo filmeko moduko aterpeak).

    Une honetan, sare honek 10.000 plaza finko ditu, gutxi gorabehera; horietatik, txandakatu egiten dira asiloa eskatzen duten eta SAISAReko plazetan ostatua eskatzen duten pertsonak.

     

    *** Asilo-eskatzaileen %30ek, gutxi gorabehera, SAISARen sartzea eskatzen dute.

     

    ***2019an, Espainiako Estatuan 118.273 pertsonak eskatu zuten asiloa; 2020an, pandemia egon arren, 84.000 lagunek.

     

    ***2019an, sisteman sartzea eskatu zuten asilo-eskatzaileen %83ri soilik eman zitzaien laguntza, eta, ondorioz, milaka laguneko itxaron-zerrenda sortu zen.

     

    ***CEAR da harrera-plazak kudeatzen dituen antolakundeetako bat. 2020an, CEARek aldi baterako 1.915 harrera-plaza kudeatu ditu, nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonen arretara bideratuak. Plaza hauek Andaluzian, Kanarietan, Katalunian, Valentziako Erkidegoan, EAEn, Nafarroan eta Madrilen daude.

     

    Asilo-eskatzaileak harrera-baliabide horietan egoten diren denbora aldakorra da.
    Imajinatzen al duzu zer den bertan bizitzea, edozein unetan gobernuaren jakinarazpen baten zain zauden bitartean, zure asilo-eskaera onartua edo ukatua izan dela esanez, Limbo filmean bezala?

  •  Linboak EAEn

    Barne Ministerioaren datuen arabera, 2019an, EAEn, 4.826 pertsonak eskatu zuten asiloa; 3.395 Bizkaian, 891 Araban eta 540 Gipuzkoan. 2019an aurkeztutako asilo-eskaera guztietatik, CEAR-Euskadik ia erdiak (2.328) lagundu zituen. Eskaera egin zuten pertsonen nazionalitate gehienak Venezuela, Nikaragua, Kolonbia eta Honduras izan ziren, hurrenkera horretan.

    CEAR-Euskadik 198 harrera-plaza kudeatzen ditu EAEn, 3 lurraldeen artean banatuta: 106 Bizkaian (19 etxebizitza), 42 Araban (7 etxebizitza) eta 50 Gipuzkoan (9 etxebizitza). Plaza horietan, asilo-eskatzaileak 6 eta 9 hilabete bitartean bizi dira. Kontua da eskaerak ez direla epe horretan ebazten. Zer gertatzen da gero?

Zine-forumean erabiltzeko eztabaida eta dinamizaziorako beste galderak:

  • Soilik 20tik 1 doa zerura

    Espainiako Estatuak 20 asilo-eskatzailetik bakarrari ematen dio babesa. 2019an, 3.000 lagunek baino ez zuten nazioarteko babesa lortu, eta urte horretan 118.264 asilo-eskaera egon ziren. %5 hori Europako Batasuneko (EB) batez bestekoa baino askoz txikiagoa da; EBean, eskaeren %30 inguru, aldeko ebazpenak dira.

    Limbo filmak asiloa ukatu dieten zenbait eskatzaileren istorioa jasotzen du. Jasanezina da beren etsipena jaioterrira itzultzeko zorian daudela ikustean, non jazarriak izan diren sexu-orientazioagatik edo etnia minoritario bateko kide izateagatik. Jasanezina da Limbo-ko pertsonaientzat, eta hala da ere gure inguruko pertsonentzat, guk jakin gabe, nahiago izan baitute Estatuan "paperik gabe" geratu, infernura itzultzea baino. Haien istorioak bertatik bertara ezagutzeko, gure ingurura begiratzea besterik ez dugu, eta gure atarian, lanean edo kalean, Boli Kostako, Maliko, Afrika Erdiko Errepublikako, Hondurasko, Ukrainako pertsonak bizi direla ikusiko dugu, baimenik edo atzerritarren identifikazio-zenbakirik gabe; baina hori ez da delituak egiteagatik, baizik eta, Estatuak, egun batean, haiek ez babestea erabaki zuelako.

    Harrera-jendartearen esku dago, behin "linbotik" bota eta "zerurako" atea itxi ondoren, gure auzo, hiri eta herriak bigarren "infernu" bat ez bihurtzea.